XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Handik urtebetera, Mariluz Gartziaren herrian ehun etxe besterik ez zegoen zutik.

Gainerakoak behera etorri ziren, inork jakin ez nola.

- Bai zera, inork jakin ez nola! -kexu ziren auzoko batzuk, oso haserre.

Norbaitek, gauero, hormetako adreiluak errotik atera eta eraman egiten ditu.

Lapurrak, dena delakoa izanda, handik bost, hemendik zortzi kentzen zituen. Eta, jakina!

Noizean behin, danba! etxeren bat lurrera etortzen zen.